Gure ikastaroak
Mundua ikusteko eta ulertzeko irudimen handiko modu ireki bat
Informazio gehiagoKids&Us-eko talde pedagogikoak kontu handiz diseinatu du gure kanpamentuen egunerokoa, haurrek ingelesa ikasiko dutela ziurtatzeko planifikatutako jarduerez gozatzen duten bitartean. Ingelesezko lexikoa aberastu eta egitura berriak ikasteaz gain, balio garrantzitsuak landuko ditugu, hala nola tolerantzia, errespetua eta bizikidetza.
Urtero, Cool Off-ek munduko kulturetako batera hurbiltzen gaituzte. Helburua da ingeleseko hizkuntza-murgilketa bat lortzea, baina baita kultura-murgilketa bat egitea ere. Aurten, Thailandiara joango gara: paisaia ederrez eta animalia zoragarriez disfrutatuko dugu, eta bertako biztanleen izateko modu atsegina eta alaia ezagutuko dugu. Talde bakoitzak ezin konta ahala abentura biziko ditu astebetez, helburu bakar batekin: kultura zoragarri horrek eman diezagukeen guztia ezagutzea! Parte-hartzaileek ahalegina egin beharko dute eta taldean lan egin beharko dute aurrez aurre izango dituzten erronkei erantzuteko: abentura bat Thailandiako oihanean barrena, gau-jolasak, uretako erronkak eta kirol tradizionalak (tartean, sepak takraw delakoa). Astearen amaieran, thai kulturaren benetako maisuak izango dira!
Ingelesa Kids&Us-en Natural English metodologiarekin ikasten jarraitzen dugu!
Egunero, gure bidaia-koadernoekin lan egiten dugu, eta ordubete ematen dugu ingelesa hobetzen, begirale bakoitzarekin modu indibidualizatuagoan. Gainera, 24 orduko bizikidetzak aukera ematen die haurrei ingeles natural baten barruan jarduteko eta eguneroko ohiko esamoldeak lantzeko.
Kids&Us-en segurtasun- eta higiene-protokolo berriak aplikatu ditugu, eta gure jarduerak egokitu, osasun-agintariek ezarritako neurri guztiak betetzen direla bermatzeko.
Harremanetan gaude hurbilen ditugun osasun-zentroekin. Jakina, familiari deituko diogu egoeraren berri izan dezan.
Begiraleek ingelesez bakarrik hitz egin dezakete eta, haurrek ez dakite haiek beste hizkuntzaren bat hitz egiten edo ulertzen duten. Hala ere, kanpamentuetako zuzendariak euskaraz edo gaztelaniaz hitz egin ahal izango du. Hark bitartekari-lanak egingo ditu beharrezkoa den orotan.
Haur bakoitzaren adinaren eta ingeles-mailaren arabera. Gainera, ahal den guztietan, kontuan hartuko dugu lagunik baduen, zeinarekin esperientzia hori partekatu nahi duen.
Familia batek gutxienez hilabete lehenago edo ezinbesteko arrazoiren batengatik bertan behera uzten badu, zenbatekoaren % 50 itzuliko zaio. Erakundeak zerbitzua bertan behera utzi behar badu COVID-19arekin lotutako murrizketengatik, zenbateko osoa itzuliko da, kontratazioen edo emandako zerbitzuen ondorioz izandako gastuak izan ezik.
Aste tematikoak ingelesez 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat