LEGE-OHARRA

1.- DOMEINUAREN TITULARRAREN IDENTIFIKAZIOA

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa betez, webgune honen erabiltzaile guztiei jakinarazten zaie honako hau dela webgunearen titularra:

KIDS & US ENGLISH, SL

IKZ: B-64622087

Tudela etorbidea, 12

08242, Manresa, Bartzelona (Espainia)

Telefonoa: +34 93 875 33 45

Helbide elektronikoa: [email protected]

Erregistro-inskripzioa Bartzelonako Merkataritza Erregistroan, 39.900 liburukia, 16. folioa, B-355982 orria

2. ATARIA ERABILTZEKO ARAUAK

Erabiltzailetzat hartuko da webgune honetan sartu eta berau erabiltzen duena. Erabiltzaileak, erabiltzaile izate hutsagatik, erabilera-baldintza guztiak onartzen ditu.

2.1.- Orokorrak

Debekatuta dago webgune honetan, gure blogetan eta parte hartzeko gainerako tresnetan honako printzipio hauen aurkako edukiak argitaratzea:

  1. Ordena publikoaren, ikerketa penalaren, segurtasun publikoaren eta defentsa nazionalaren zaintza.
  2. Osasun publikoaren edo kontsumitzaile edo erabiltzaile izaera duten pertsona fisikoen babesa.
  3. Pertsonen duintasuna errespetatzea eta arraza, sexua, iritzia, nazionalitatea, desgaitasuna edo bestelako edozein inguruabar pertsonal edo sozial dela eta ez diskriminatzeko printzipioa errespetatzea.
  4. Gazteria eta haurrak babestea.
  5. Eragindakoaren borondatearen autonomia errespetatzea.
  6. Argitaratutakoaren jabetza intelektuala errespetatzea.
  7. Oro har, indarrean dagoen legeria errespetatzea.

2.2.- Partikularrak

Erabiltzaileak bere gain hartzen du ataria erabiltzeko erantzukizuna. Erantzukizun hori zerbitzu edo eduki jakin batzuetan sartzeko beharrezkoa den erregistrora hedatzen da. Erabiltzailea arduratuko da erregistratzeko prozesuan informazio egiazkoa eta zilegia emateaz.

Erabiltzaileak domeinuaren titularrak bere webguneen eta parte hartzeko tresnen bidez eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartzen du; adierazpen gisa baina ez mugatzaile gisa, honako hauetarako ez erabiltzeko konpromisoa ere hartzen du:

Tratamenduaren arduradunaren, hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragitea, birus informatikoak edo kalteak eragin ditzakeen beste edozein sistema fisiko edo logiko sarean sartzea edo hedatzea.

Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetara sartu eta, hala eginez gero, haiek erabiltzen saiatzea, eta haien mezuak aldatzea edo manipulatzea.

Domeinuaren titularrak eskubidea izango du pertsonaren duintasunarekiko errespetua urratzen duten iruzkin eta ekarpen guztiak kentzeko, diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak, pornografikoak badira, pertsonen aurka egiten badute, bereziki, gazteen edo haurren interesen, ordenaren edo segurtasun publikoaren aurka, edo zentroko zuzendaritzaren iritziz argitaratzeko egokiak ez badira.

Nolanahi ere, domeinuaren titularra ez da erabiltzaileek foroen, txaten edo parte hartzeko beste tresna batzuen bidez emandako iritzien erantzule.

2.3.- Pasahitzen erabilera

Eduki jakin batzuetara sartzeko, erabiltzaile-kode bat eta pasahitz bat sartu behar dira. Halakorik ez baduzu, [email protected] posta elektronikoko helbidera idatzita eska dezakezu, arrazoi hori adierazita.

Pasahitzak pertsonalak eta besterenezinak dira. Erabiltzailea da bere pasahitzaren erabilerak ekar ditzakeen ondorioen erantzule bakarra.

Pasahitzekin edozein gorabehera izanez gero, [email protected] posta elektronikoko helbidearen bidez jakinaraz dezakezu.

3.- JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Domeinuaren titularra haren web-orrien jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra da, baita haietako eduki guztiarena ere. Beraz, eduki horren erreprodukzio, banaketa eta komunikazio publiko osoa edo partziala espresuki dago debekatuta, domeinuaren titularraren zuzendaritzaren berariazko baimenik gabe egiten bada. Aldez aurretik baimendu gabeko edozein erabilera egilearen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen urraketa larritzat hartuko da.

4.- ERANTZUKIZUNA

Domeinuaren titularrak ez du bere gain hartuko telefono-interferentzia edo -matxuretatik, sistema elektronikoan deskonexioetatik, birus informatikoen presentziatik, programa maltzurretatik edo kontroletik kanpoko beste edozein faktoretatik sor daitezkeen kalte-galeren gaineko erantzukizunik. Esteken bidez tratamenduaren arduradunaren domeinuarekin konektatutako hirugarrenen eduki edo sistemen erantzule ere ez da egiten.

Domeinuaren titularrak beretzat gordetzen du baldintza horiek urratzen dituztenen aurka dagozkion legezko akzioak baliatzea.

5.- BALDINTZA HAUEN ALDAKETAK

Domeinuaren titularrak edozein unetan alda ditzake baldintza hauek, aldez aurretik jakinarazi gabe, aldaketak argitaratuz.

6.- LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Domeinuaren titularraren eta erabiltzailearen arteko harremana indarrean dagoen Espainiako araudiaren arabera arautuko da, eta edozein eztabaida dagokion mugapeko epaitegi eta auzitegien mende jarriko da.