13 urtetik 18ra bitarteko gazteentzako ingeles-ikastaroak

Nerabeek etorkizunerako ikasten dute ingelesa

Nerabezarora ingeles-maila onarekin iristeak gazteei beren nortasuna eta beren etorkizuna eraikitzeko segurtasuna ematen die. Hizkuntza menderatzeari esker, erraz, zuzen eta ñabardurak erabiliz komunikatu daitezke, eta, hala, munduaren aurrean diren bezala agertu daitezke.

Mysteries 1
13 urteko gazteentzako ingelesa
Mysteries 2
14 urteko gazteentzako ingelesa
The Future 1
15 urteko gazteentzako ingelesa
The Future 2
16 urteko gazteentzako ingelesa
Subscription 1
17 urteko gazteentzako ingelesa
Subscription 2
18 urteko gazteentzako ingelesa

13 urteko gazteentzako ingelesa

Mysteries 1

Ikastaroaren helburua: ikastaro honetan, Spike gure protagonista eta bere gelakideak Karibeko Looet uharte ederrera joango dira, baina iristean ikaskide bat falta zaiela konturatuko dira. Elkarren segidako hainbat misterio argituz, gure ikasleek hainbat hitzez osatutako aditz sorta zabal bat ikasiko dute eta gramatika-arauak ulertzen hasiko dira.
Eskolaren iraupena: ordu eta erdi, astean bitan.
Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 8 ikasle daude.
Maila: Europako Erreferentziako Esparru Bateratuko B2 mailaren baliokidea.

14 urteko gazteentzako ingelesa

Mysteries 2

Ikastaroaren helburua: Mysteries 2 ikastaroko gazteek beren idazmena hobetuko dute, testu luzeak landuz, adibidez: saiakerak, narrazioak, artikuluak edo egitura konplexuko txostenak. Era berean, eguneroko errutinei buruzko galderak erantzuteko ahozko erraztasuna indartuko dugu.
Eskolaren iraupena: ordu eta erdi, astean bitan.
Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 8 ikasle daude.
Maila: Europako Erreferentziako Esparru Bateratuko B2 mailaren baliokidea.

15 urteko gazteentzako ingelesa

The Future 1

Ikastaroaren helburua: ikastaro honetan, gazteek beren ikuspuntua adierazten eta defendatzen ikasiko dute, bi istorioren bitartez. Lehenengoa gizarte distopiko bati buruzkoa izango da, zeinetan politikariak reality show batean parte hartuz aukeratuko diren. Bigarrenean, etorkizunera joango gara eta hondamendi ekologiko batek Lurraren zati bat urpean utzi duela ikusiko dugu.
Eskolaren iraupena: ordu eta erdi, astean bitan.
Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 8 ikasle daude.
Maila: Europako Erreferentziako Esparru Bateratuko C1 mailaren baliokidea.

16 urteko gazteentzako ingelesa

The Future 2

Ikastaroaren helburua: nerabeak hazten diren heinean, inguratzen dituen munduari buruzko ezagutza ere handitu egiten da. Kids&Us-en, gaur egungo munduko arazoei buruz hausnartzen duten bitartean, beren hizkuntza-ezagutza sendotuko dute. Ikasleek hitz berriak ikasiko dituzte eta, dagoeneko, itxuraz sinonimoak diren hitzak bereizteko gai ere izango dira.
Eskolaren iraupena: ordu eta erdi, astean bitan.
Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 8 ikasle daude.
Maila: Europako Erreferentziako Esparru Bateratuko C1 mailaren baliokidea.

17 urteko gazteentzako ingelesa

Subscription 1

Ikastaroaren helburua: ikastaro honetarako, ingelesezko aldizkari propioak sortu ditugu. Aldizkari horietan gaur egungo gaiak landuko ditugu, C1 mailako gramatika-egiturak erabiliz. Benetako egoerei aurre eginez, 17 urteko gazteek ingelesez hitz egiteko erraztasuna areagotu eta pentsamendu kritikoa indartuko dute.
Eskolaren iraupena: ordu eta erdi, astean bitan.
Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 8 ikasle daude.
Maila: Europako Erreferentziako Esparru Bateratuko C1+ mailaren baliokidea.

18 urteko gazteentzako ingelesa

Subscription 2

Ikastaroaren helburua: ingelesezko ikastaro honetan, 18 urteko gazteak dagoeneko zuzen mintzatzeko gai izango dira, egoera edozein dela ere (pertsonala, akademikoa edo profesionala). Ingelesa erabat menderatu eta erraz eta zehatz erabiltzen jakingo dute.
Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 8 ikasle daude.
Maila: Europako Erreferentziako Esparru Bateratuko C2 mailaren baliokidea.

Nueva llamada a la acción

Sar zaitez Kids&Us-en ikasgeletara!

Interesatuko zaizu, ziur

Gure ikastaroak

Mundua ikusteko eta ulertzeko modu ireki eta irudimentsu bat.

Informazio gehiago

Kids&Us jarduerak

360 graduko aukeren unibertsoa, ingeles hutsean

Informazio gehiago

Non gaude?

Aurkitu hurbilen duzun akademia

Informazio gehiago