Fun Weeks: haurrentzako aste tematikoak ingelesez

Zer dira Fun Weeks-ak?

Familiek, oporraldietan, haurrak entretenitzeko jarduerak bilatzen dituzte. Premia horri erantzuteko asmoz, Kids&Us-ek proposamen jostagarriak landu ditu ingelesezko aste tematiko hauetan.

Fun Weeks jardunaldiak adin-talde bakoitzera egokitzen dira, jolasekin, dantzekin, antzerkiarekin eta eskulanekin. Jardueretan parte hartzen dutenek aukera dute ingelesarekin harremana izateko eta oporretan ere hizkuntza ikasten jarraitzeko.

Zer dira Fun Weeks-ak?

Astero-astero, mundu eta istorio berrietan murgiltzen gara. Istorio horiek berariaz sortu dira hizkuntzaren ikaskuntza hobetzeko eta azkartzeko. Horretarako, jarduera hauek egiten ditugu:

Psikomotrizitate-jarduerak
Haurrei beren artean erlazionatzeko aukera ematen dieten jolasak.
Storytime
Ipuin-kontalariak, gure lantalde pedagogikoak asmatutako istorioekin, parte-hartzaileen adin-tartera eta asteko gaira egokituta.
Arts&Crafts
Asteko gaiarekin lotutako eskulanak (maskarak, mozorroak, animalien irudiak... eta askoz gehiago!).
Market
Astean bitan merkatua antolatzen dugu. Haurrak erosle bihurtuko dira, eta nahi duten gosaria ingelesez eskatzeko adierazpen egokiak erabili beharko dituzte.
Songs
Gure lantalde pedagogikoak asteko gaiaren gainean asmatutako abestiak, kantatzeko eta dantzatzeko pentsatuak!
Staff Performance
Gure lantaldea agertokira igotzen da, mozorrotu, eta antzezpen bat egiten dute haurren aurrean. Haurrek oso ondo betetzen dute jarraitzaile-rola.

Gure aste tematikoei buruzko oinarrizko informazioa

  • Adinak: 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, Kids&Us-eko ikasleak izan zein ez.
  • Taldeak: gehienez 10 haur talde eta irakasle bakoitzeko. Adin-tarteen arabera (3-4, 5-6, 7-10 eta 7-12) bereizita.
  • Egutegia: eskolako oporraldietan (Halloween, Gabonak, negua, Aste Santua eta uda).
  • Ordutegia: oro har, 09:00etatik 13:00etara. Galdetu xehetasunak zentro bakoitzean.

 

Horrelakoak dira Fun Weeks jardunaldiak!

Nueva llamada a la acción

Ingelesezko jarduera gehiago

English&Fun

Kirol-kanpamentua ingelesez 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat.

Summer Fun

Ingelesezko udalekua 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.

Interesatuko zaizu, ziur

Gure ikastaroak

Mundua ikusteko eta ulertzeko irudimen handiko modu ireki bat

Informazio gehiago

Gure metodoa

Haurrek ingelesa ikasteko metodorik onena

Informazio gehiago

Non gaude?

Aurkitu hurbilen duzun akademia

Informazio gehiago