Ireki zure ingeleseko akademia

Negozioa, orain eta etorkizunean

Kids&Us konpainia arrakastatsua da, 2003an hasitako ibilbide sendoarekin. Dagoeneko 177.000 ikasle baino gehiago ditu 10 herrialdetako 600 akademiatan baino gehiagotan. Munduan zabaltzen ari gara frankizien negozio-ereduaren bitartez. Bat egin nahi duzu gure proiektuarekin?

526 frankizia
10 herrialde
36% frankizia-aniztunak

Frankiziadunen zerbitzura

Zure ondoan gaude une oro, dena emateko prest zure proiektuak arrakasta izan dezan. Gure frankizien negozio-eredua kalitatean eta etengabeko berrikuntzan oinarritzen da, eta horrek merkatuan dugun nagusitasuna indartzen du. Horren guztiaren atzean, kualifikazio handiko 130 profesionalek baino gehiagok eratutako taldea dugu, frankizia-sare osoari goi-mailako zerbitzua eskaintzen diona.

Gure know-howa

18 urtetik gorako gure ibilbidean ikasi duguna gure frankizia-sarearekin partekatzen dugu. Talde pedagogikoak ikastaroak eta materialak etengabe berrikusten eta eguneratzen dituenez, ikasleen % 90ek gurekin jarraitzen dute etenik gabe. Familien poztasuna da gure abalik onena: hamarretik 8,7 puntuazioa ematen digute.

Babesa eta arreta pertsonalizatua

Zentroei zenbait arlotako etengabeko prestakuntza ematen diegu, negozioaren jardunbide onenak eta Kids&Us-en metodoaren azken berrikuntzak ezagut ditzaten. Banakako aholkularitza eta etengabeko jarraipena eskaintzen dizkiegu frankiziadun guztiei. Zentro berrien kasuan, lehen urtean jarraipen zorrotza egiten diegu.

Marka boteretsua

Kids&Us-en zentralak etengabeko inbertsioa egiten du komunikazio-, kaptazio- eta fidelizazio-ekintzetan. Gainera, markaren ospea handitzeko urtero egiten dugun publizitate-kanpainaren eragina ere iritsiko zaizu.

Proiektu berritzailea

Kids&Us es inbertsio seguruko proiektu liderra da, errentagarria eta iraunkorra, sektore egonkor batekoa eta krisi ekonomikoei eusten diena. Zure negozioak hazteko potentzial handia izango du. Horren adierazgarri da frankiziadunen % 36k bi Kids&Us zentro edo gehiago izatea.

 

Zure bila gabiltza

Kids&Us-en zorroztasunez aukeratzen ditugu gure frankiziadunak, pertsona bakoitzaren ahalmena igartzen baitugu. Uste baduzu pertsona ekintzailea zarela eta ezaugarri hauek dituzula, Kids&Us zure proiektua da:

Haurrak eta hezkuntza mundua
maitatzea
Markarekiko konpromiso handia,
frankizia-unitatea behar bezala garatzeko
Ikasturte osoan inbertitzeko gaitasuna
beharrak berrikusteko eta emaitzak aztertzeko.
Enpresa-orientazioa eta -proaktibitatea
merkataritza-zereginetan
Zentralak ezartzen dituen prozesu eta eragiketa guztiak
betetzeko kultura

Gurekin hazi nahi duzu?

Ezagutu Kids&Us eta batu gure proiektuan
Laura López, franquiciada de Kids&Us Ribadeo
Fabián Mohino, Multifranquiciado de Kids&Us en Madrid

Ohiko Galderak

Zer dakar Kids&Us-en frankiziaduna izateak?

Zure ingeles-akademia propioa kudeatuko duzu, zentraleko koordinatzaile baten laguntzaz, eta markak ezarritako prozedura guztiak ezarriko dituzu, baita eskolen metodoa ere. Negozioak oreka ekonomikoa lortzeko lan komertzial garrantzitsua ere badago.

Zergatik da interesgarria Kids&Us-en frankiziaduna izatea?

Solamente en el caso de que quieras abrir otro centro en una zona de exclusividad diferente.Konpainia handi baten kide izango zara, 18 urteko eskarmentuan metatutako know-howa duena, baita irekiera-prozesu beretik igaro diren zentroen sare zabala ere. Gainera, Kids&Us-ek zure negozioak arrakasta lortzeko behar dituzun prestakuntza, eskuliburu eta protokolo guztiak emango dizkizu.

Zer bilatzen du Kids&Us-ek frankiziadun izan nahi dutenengan?

Hezkuntzaren mundua maite duten pertsona ausarten bila ari gara. Ekintzailea zarela uste baduzu, inbertitzeko gaitasuna baduzu eta enpresa-orientazioa badaukazu, hauxe da zure lekua!

Zer emaitza ekonomiko espero dezaket?

Emaitza ekonomikoak zure gaitasunen, baliabideen, proaktibitate komertzialaren eta dedikazioaren araberakoak izango dira. Dena den, badituzu abantaila batzuk: sektorean nagusi den marka bat, negozio-eredu egiaztatua eta zure esanetara dauden profesionalen talde zabal bat. 

Nork babestuko nau ireki eta lehen hiletan?

Irekieren Departamentu bat daukagu, zentro berriak martxan jartzen eta negozio-planean hitzartutako emaitzak lortzen laguntzen duena. 

Nolako lokalak dira egokienak Kids&Us zentro baterako?

Kids&Us zentroak kale-mailan eta haur-populazio ugariko inguruetan daude, eta sarbide errazekoak dira.

Nire frankiziarako proposatutako eremua niretzat da soilik?

Frankizia-kontratua jasotzen den moduan, esleitutako eremua esklusiboa da. Horrenbestez, beste inork ezin du inguru berean beste Kids&Us markako zentrorik ireki.

Informazio gehiago

Gure ikastaroak

Mundua ikusteko eta ulertzeko modu ireki eta irudimentsu bat.

Informazio gehiago

Kids&Us jarduerak

360 graduko aukeren unibertsoa, ingeles hutsean

Informazio gehiago

Non gaude?

Aurkitu hurbilen duzun akademia

Informazio gehiago