Ibilbide luzeena ere pauso batekin hasten da

Ingelesa ikasteko metodoa

Zertan datza haurrek ingelesa ikasteko metodorik onena?

Kids&Us-en metodoa ama-hizkuntza bereganatzeko prozesu naturalean oinarritzen da; ordena logiko, natural eta berezko bati jarraitzen dion ikasteko bide batean.

Listening

Haur batek ama-hizkuntza ikas dezake lehendik hizkuntza hori entzun ez badu?

Begien bistakoa da hizkuntza barneratzeko prozesua haurra hitz egiten hasi baino askoz ere lehenago abiatzen dela. Horregatik, Kids&Us-ek proposatzen du haurrak urtebete dutenetik aurrera hastea hizkuntza berria barneratzen, egunero hizkuntzaren eraginpean jarriz.

Understanding

Nola lortzen dute haurrek ama-hizkuntza ulertzea?

Une eta testuinguru desberdinetan hitz-konbinazio berak entzun eta gero, haurrak entzuten duen guztiaren esanahia ulertzen du. Gurasoak modu naturalean hitz eginez komunikatzen dira seme-alabekin, hitz, esaera eta esaldi ugari erabiliz, askotariko aditz-formekin. Kids&Us metodoak egoera hori bera errepikatzen du ikasleekin, eta hizkuntza errealaren eraginpean ipintzen ditu, erraz uler ditzaketen testuinguruetan.

Speaking

Noiz hasten dira haurrak hitz egiten?

Hitz egitea entzun eta ulertzearen ondorio naturala da. Ibilbideko puntu horretara iristean, ikasgelaren barruan, haurrek ikasi duten guztia ahoz adierazi eta testuinguruan jarri ahal izateko egoerak sortzen ditugu.

Reading

Planteatuko al genuke gure haurrak ama-hizkuntzan hitz egiten jakin aurretik irakurtzea?

Irakurtzea da entzutearen, ulertzearen eta hitz egitearen berezko ondorioa. Hizkuntza bat ikasten hastea irakurketaren eta idazketaren bidez da hegoak zabaltzen ez dakien txori bat hegan egiten saiatzea bezalakoxea. Kids&Us-eko ikasleak ingelesez irakurtzen eta idazten hasiko dira 8 urtetik aurrera; hau da, hizkuntzaren eraginpean urte luzez egon ondoren, ahozko konpetentziak bereganatu dituztenean eta euren ama-hizkuntzan irakurtzen eta idazten dakitenean.

Writing

Noiz hasten gara idazten?

Idaztea pentsamenduak paperean islatzea da. Hizkuntza-garapenaren fase horretara heltzeko, nahitaezkoa da lehendik aurreko beste etapak gainditzea: entzutea, ulertzea eta hitz egitea. Gure ikasleak ingelesez idazten hasten direnean, badakite idatziz zer komunikatzen ari diren, beren oinarria hizkuntza horretan nahikoa sendoa delako. Beste modu batera esanda, ikasleek arrakastaz betetzeko prest daudenean txertatzen dugu konpetentzia hori Kids&Us-en.

Gure irakasleak

Kalitatea eta esperientzia gure printzipioak izan dira beti, eta egunero egiten dugu lan horiei eusteko. Ikaskuntza bermatzeko oinarri sendoa dira materialen etengabeko hobekuntza, irakasleen prestakuntza, ikasleen jarraipen pertsonalizatua eta familiekiko aldizkako komunikazioa.


Eskolak ematen hasi aurreko trebakuntzaz gain, Kids&Us-eko irakasleek etengabeko eta eguneratzeko prestakuntza egiten dute dagokien plan korporatiboaren arabera. Bestalde, hiru hilean behin auditoretzak izaten dituzte, bermatzeko metodoa behar bezala ezartzen ari direla.


Gure irakasle guztiek hautaketa-prozesu bat gainditu behar dute, ahozko eta idatzizko azterketa banarekin. Gutxienez Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 maila eskatzen dugu.
 

Zer eskaintzen du Kids&Us-ek?

Ingelesa ikasteko metodo propioa
Saio dinamikoak, % 100 ingelesez
Talde txikiak
Urte 1etik 18 urtera arteko ikastaroak
7 urte bete arte sar daiteke metodoan
Egunero ingelesaren eraginpean, audio bat entzunez
Etengabeko berrikuntza eta hobekuntza
Irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren kalitate-kontrolak
Ingelesa ikasteko Kids&Us metodoa
Kids&Us familien lekukotzak
Kids&Us-eko haurrak

Kids&Us-en 10 bereizgarri

Nola ikasten da ingelesa Kids&Us-en metodoaren bitartez?

Ingeles- eta dibertsio-dosi ezin hobearekin! Eskolak ezagutza linguistikoaren kontzentratua dira, abestiz eta jolasez onduak, eta horien atzean, ikaskuntza-helburuak finkatzeko gramatika-lan handia dago. Bai ikasgelaren barruan bai ikasgelatik kanpo, Kids&Us metodoaren osagai guztiak zehatz-mehatz kalibratuta daude, ikaskuntza benetakoa, dinamikoa eta motibagarria izan dadin.


Eskolan gauzatzen diren jarduera guztiek komunikazio-helburua dute, eta pentsatuta daude ikasturte bakoitzeko edukiak eta xedeak finkatzeko eta gehitzeko. Gure metodoan ezer ez da besterik gabe egiten, denak dauka zergatia!
 

Zer balio erantsi eskaintzen du Kids&Us-ek?

Gure metodoari esker, haurrek modu naturalean ikasten dute, beren berezko baliabideak baliatuz. Nahi dugu lehen egunetik ingelesarekin harreman erreala izan dezaten, egokitzapenik eta omisiorik gabe, ikaskuntza globala izan dadin. Hau da, gara ditzatela komunikatzeko gaitasuna, ahoskera ona eta ahozko eta idatzizko ulermena.

Zer ingeles maila biltzen ditu Kids&Us-ek?

Kids&Us-en ez ditugu mailak bereizten, ama-hizkuntza bereganatzeko prozesua ere ez delako mailatan banatzen. Adin bakoitzerako egokiak diren istorioak eta pertsonaiak erabiltzen ditugu. Haurrek eskoletan ikasiko dute ingelesez ere badutela izen bat inguruan dituzten eta ezagunak zaizkien gauza guztiek.

Adibidez, Lindarekin (2 urteko haurtxoentzako pertsonaia) pixoihalak utzi eta komuna erabiltzen hasteko gaia landuko dugu. Oliverri, ordea, (6-7 urte) hortz bat eroriko zaio. Hala, errazago lortuko dugu ikasleen arreta erakartzea eta motibazioari eustea.

Astean zenbatean etorriko dira eskoletara?

Bi urte bete arte, haurrek astean 45 minutuko eskola bakarra izango dute. Hiru urtetik irakurtzen eta idazten hasi arte, astean behin etorriko dira, ordubetez. Zortzi urtetik aurrera, asteko eskola-orduak gutxika gehituko dira, 3 ordura arte, astean bi egunetan banatuko direnak. Laburbilduz, dosi efikaza eta jasangarria da, ikasleen adinaren araberakoa.

Zergatik entzun behar da audio-pista bat egunero?

Uste dugu ingelesa ikasteko funtsezkoa dela etengabe hizkuntzaren eraginpean egotea. Audio-pista zehatz bat behin eta berriz entzuteari esker, haurren burmuinean grabatuta gelditzen dira hitz eta egitura ugari. Hala, eskolan entzuten edo lantzen dituztenean, aurretik entzun izan ez balituzte baino askoz errazago identifikatuko eta errepikatuko dituzte. Beraz, ez da beharrezkoa aipatzea entzumena zer garrantzitsua den: belarria ohitzen du ingelesez ulertzera eta ahoskatzera.

Pistek hamar minutu inguru irauten dute. Edonoiz entzun ditzakete, edozer jarduera egiten ari direla, baldin eta ez bada telebista ikustea edo distraitzen dituen bestelako ikus-entzunezko estimulu bat. Ildo horretan, garrantzitsua da egunero entzuteko une bat aurkitzea eta errutinan txertatzea, beste ohitura bat izango balitz bezala (gosaldu bitartean, oheratu aurretik, etab.).

Zer gertatzen da haurrak ez badu audioa egunero entzuten?

Metodoaren eraginkortasuna galtzen da, audio-pista entzuten ez bada. Gainera, eskolak pentsatuta daude jardueren bidez haurrek ezagutzen duten hiztegia lantzeko. Hortaz, haur batek audioa inoiz entzuten ez badu, erraza da eskolan galduta egotea eta, ondorioz, motibazioa galtzea.

Beharrezkoa da familiek ingelesa jakitea?

Ez, ez da beharrezkoa! Familiakoak zarete zuen seme-alaben sostengurik onena, ikasten ari direnarekiko interesa eta poza erakutsiz. Babes emozionala emanez, uste duzuena baino gehiago lagunduko diezue ikaskuntza arrakastatsua izaten.

Familiak ikasgelan izan behar gara?

Metodoaren lehen mailetan soilik (1 eta 2 urte). Zuen presentziari esker haurrak seguru eta eroso daude ingurune berrian, eta hizkuntzarekiko konexio emozionala sortzen dute. Lotura emozional horri esker, ikaskuntzak emaitzak izango ditu.

Ikasgelara joateari uzten diozuenean, Lindaren ikastaroaren erdialdean, saiatu zaitezte haurrek etxean audioa egunero entzun dezaten eta, nahi badute, proposatzen dizkizuegun jarduera osagarriak egin ditzaten.

Zergatik hasten gara idazten eta irakurtzen ikastetxean baino geroago?

Garrantzitsuena ez da noiz hasi, baizik eta ikasleak arrakastaz egiteko prest daudenean hastea. Ama-hizkuntzaren kasuan, ez gara aldi berean hasten hitz egiten, irakurtzen eta idazten. Lehenik, hizkuntza bera ikasten dugu eta, ondoren, irakurtzen eta idazten ikasten dugu. Horregatik, uste dugu naturalagoa eta emankorragoa dela ingelesaren ikaskuntzaren lehen urteetan ahozko ulermena eta mintzamena indartzea, eta idazmenari eta irakurmenari aurrerago heltzea.

Ikastetxeko eduki bera ikasiko dute?

Kids&Us-en ez dugu ikastetxean ikasten dutena irakasten, gure metodologia erabat ezberdina baita. Gure metodoa hizkuntzan erabat murgiltzean eta hizkuntzaren erabateko ikaskuntzan oinarritzen da. Beraz, egitura gramatikalak eta hiztegia ez dira isolatuta ikasten, baizik eta testuinguru batean. Gainera, talde txikitan egiten dugu aukera gehiago izateko mintzatzeko eta ahozko elkarrizketak izateko.

Zergatik eraman beharko nuke nire haurra Kids&Us-era?

Gure metodoak funtzionatu egiten duelako: zure seme-alabak ingelesa ikasiko du gurekin, 10 herrialdetan ditugun 600etik gora akademietara joaten diren 170.000tik gora ikasleek bezala.

Espainian nagusi gara haurren ingelesezko ikaskuntzan, eta etengabeko hobekuntzan eta berrikuntzan sinesten dugu. Sektorean erreferenteak gara gure metodologia propioari, efikazari eta frogatuari esker.

Gure irakasleen testigantzak

Babies etapako irakaslea
Kids etapako irakaslea
Tweens eta Teens etapetako irakaslea
Interesatuko zaizu, ziur

Gure ikastaroak

Mundua ikusteko eta ulertzeko irudimen handiko modu ireki bat

Informazio gehiago

Kids&Us jarduerak

360 graduko aukeren unibertsoa, ingeles hutsean

Informazio gehiago

Non gaude?

Aurkitu hurbilen duzun akademia

Informazio gehiago