9 urtetik 12ra bitarteko haurrentzako ingeles-ikastaroak

Nerabezaroaurrean daudenek jakin-minak eraginda ikasten dute ingelesa

Adin horretan, haurrak beren burua ezagutzeko aro betean daude. Animal Planet eta Fairy Tales ikastaroetan, sormen- eta komunikazio-gaitasunak garatzera bultzatzen ditugu, familia-giroan beren iritziak ingelesez adieraz ditzaten.

Animal Planet 1
9 urteko haurrentzako ingelesa
Animal Planet 2
10 urteko haurrentzako ingelesa
Fairy Tales 1
11 urteko haurrentzako ingelesa
Fairy Tales 2
12 urteko haurrentzako ingelesa

9 urteko haurrentzako ingelesa

Animal Planet 1

Ikastaroaren helburua: eskola hauetan, 9 urteko haurrek naturarekin, animaliekin eta planeta zaintzearekin lotutako hiztegia ikasiko dute, Alexandraren eta haren abenturen bitartez. Irakurgai luzeagoak irakurriko dituzte eta ahozko komunikazioa hobetuko dute, eguneroko bizitzarako erabilgarriak diren ingelesezko elkarrizketa laburrekin.

Eskolaren iraupena: 60 minutu, astean bitan.

Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 8 ikasle daude.

Etxean: Animal Planet 1en, ikasleek Alex ezagutuko dute. Alex neska abenturazalea da eta gurasoekin bizi da superautokarabana batean. Munduan barrena bidaiatuko du haiekin batera galzoriko animaliak erreskatatzen.

10 urteko haurrentzako ingelesa

Animal Planet 2

Ikastaroaren helburua: Animal Planeten bigarren zatian, hainbat gai-arlo errepasatuko ditugu, ingelesezko hiztegia eta gramatika-egiturak zabaltzeko. Haurrek erosten edo jatetxe batean janaria eskatzen ikasiko dute eta beren oporraldiak azaltzeko edo klima-aldaketaren aurka borrokatzeko moduari buruzko gomendioak emateko gai izango dira.

Eskolaren iraupena: 60 minutu, astean bitan.

Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 8 ikasle daude.

Etxean: Animal Planet 2n, ikasleek Alex ezagutzen jarraituko dute. Alex neska abenturazalea da eta gurasoekin bizi da superautokarabana batean. Mundua deskubrituko du haiekin batera galzoriko animaliak erreskatatzen.

11 urteko haurrentzako ingelesa

Fairy Tales 1

Ikastaroaren helburua: ikastaro honetan, ohiko ipuinak errealitate modernoago batera egokitzen ditugu. Adibidez, Red Riding Hoody ipuinean, Txanogorritxo orain BMX-eko txapelduna da eta, Sidney and his Lucky Scarf ipuinean, Mari Errauskin atzerrian bizi diren senide batzuen etxera bizitzera doan mutil bihurtuko da eta senideak bere ingelesaren ezagutza eskasaz baliatuko dira.

Eskolaren iraupena: 90 minutu, astean bitan.

Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 8 ikasle daude.

Etxean: My Way-ren mundu digitalean, BMXen eta musikaren arloan dituzten talentuak landuko dituzte ikasleek eta, bien bitartean, ingelesa ikasiko dute eta ohartuko dira ahalegina, iraunkortasuna eta gogor lan egitea ezinbestekoak direla edozein helburu lortzeko.

12 urteko haurrentzako ingelesa

Fairy Tales 2

Ikastaroaren helburua: Ikastaro honetan, ipuin klasikoak berraurkituko ditugu Jayrekin eta Catekin, hau da, Ahatetxo Itsusiaren eta Katu Botadunaren protagonisten bertsio modernoekin. Materialak aberatsagoak eta konplexuagoak dira hizkuntzari dagokionez, eta ikasleentzat esangurazkoak diren testuinguruetan bai ahozko bai idatzizko trebetasunak lantzeko balio dute.

Eskolaren iraupena: 90 minutu, astean bitan.

Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 8 ikasle daude.

Etxean: My Way-ren mundu digitalean, benetakotasuna, osotasuna eta norberarenganako konfiantza zeinen garrantzitsuak diren ikasiko dute ikasleek eta, aldi berean, hizkuntza nork bere erritmoan ikasiko du.

Nueva llamada a la acción

Sar zaitez Kids&Us-en ikasgeletara!

Interesatuko zaizu, ziur

Gure ikastaroak

Mundua ikusteko eta ulertzeko modu ireki eta irudimentsu bat.

Informazio gehiago

Kids&Us jarduerak

360 graduko aukeren unibertsoa, ingeles hutsean

Informazio gehiago

Non gaude?

Aurkitu hurbilen duzun akademia

Informazio gehiago