Urte 1 eta 2ko haurtxoentzako ingeles-ikastaroak

Haurtxoek emozioen bitartez ikasten dute ingelesa

Jolasen eta abestien bitartez, haurtxoek zentzumenekin esperimentatzen dute eta hizkuntzaren musikaltasunera ohitzen dira. Prozesu hori pertsonaia kutun batzuekin batera bizitzen dute: Mousy eta Linda sagutxoekin.

Mousy
Urte 1eko haurtxoentzako ingelesa
Linda
2 urteko haurtxoentzako ingelesa

Urte 1eko haurtxoentzako ingelesa

Mousy

Ikastaroaren helburua: haurtxoek hizkuntzak deszifratzeko duten berezko gaitasunaz baliatzea da ikastaro honen helburua. Estimuluen aldeko jarrera horri esker, ingelesezko oinarrizko jarraibideak ulertzen dituzte.
Eskolaren iraupena: 45 minutu, astean behin.
Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 5 haurtxo daude, heldu banak lagunduta.
Familiaren rola: familia ikasgelan egiten ditugun ekintzetan aktiboki inplikatzen denean, txikiekin lotura emozional bat sortzen da. Lotura horrek ikastea sustatzen du.

2 urteko haurtxoentzako ingelesa

Linda

Ikastaroaren helburua: eskola hauetan, 2 urteko haurtxoak konturatzen dira inguruan duten guztiak ingelesez ere izena duela (gorputz-atalak, koloreak, formak...). Hitzak elkartzen hasita ingelesezko esaldi sinpleak osatzen dituzte eta abestiak ikasten dituzte. Beren irudimena sustatzen duten ekintzen eraginez, beren ahoskera askoz ere naturalagoa da hasieratik.
Eskolaren iraupena: 45 minutu, astean behin.
Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 5 haurtxo daude, bakoitza heldu batez lagunduta.
Familiaren rola: ikastaroaren erdian, 2 urteko haurtxoak autonomia gehiago izaten hasten dira eta eskolara laguntzailerik gabe etortzen dira. Hala ere, etxean haien motibazioari aktibo eustea garrantzitsua da.

Nueva llamada a la acción

Sar zaitez Kids&Us-en ikasgeletara!

Interesatuko zaizu, ziur

Gure ikastaroak

Mundua ikusteko eta ulertzeko modu ireki eta irudimentsu bat

Informazio gehiago

Kids&Us jarduerak

360 graduko aukeren unibertsoa, ingeles hutsean

Informazio gehiago

Non gaude?

Aurkitu hurbilen duzun akademia

Informazio gehiago