Fun Weeks

Zein da Fun Weeks jardunaldien helburua?

Oporraldietan ohikoa izaten da haurrak entretenitzeko jarduerak bilatzea. Premia horri erantzuteko asmoz, Kids&Us-ek zenbait proposamen jostagarri landu ditu ingelesezko kanpamentu tematiko hauetan.


Fun Weeks jardunaldiek adin-talde bakoitzera egokitutako testuingurua eskaintzen dute, jolasetan, dantzetan, antzerkian eta eskulanetan oinarrituta. Jarduera horiei esker, parte-hartzaileek ingelesezko lexikoa eta esamoldeak barneratzen dituzte.

Zer dira kanpamentu hauek?

Astero-astero, mundu eta istorio berrietan murgiltzen gara. Istorio horiek berariaz sortu dira hizkuntzaren ikaskuntza hobetzeko eta azkartzeko. Horretarako, jarduera hauek egiten ditugu:

Psikomotrizitate-jarduerak
haurrei beren artean erlazionatzeko aukera ematen dieten jolasak.
Storytime
gure Metodo Sailak landutako ipuinak, adin-tarte bakoitzera eta aste bakoitzean lantzen den gaira egokituak.
Crafts
asteko gaiarekin lotuta, eskulanak egingo ditugu (maskarak, mozorroak, animalien irudiak... eta askoz gehiago!).
Market
azoka bat antolatuko da astean bitan, eta haurrak erosle bihurtuko dira. Nahi duten gosaria ingelesez eskatzeko esamolde egokiak erabili beharko dituzte.
Songs
gaiaren inguruan sortu diren abesti edo konposizio propioak, abesteko eta dantzatzeko pentsatuak!
Staff Performance
gure monitoreak agertokira igotzen dira. Mozorrotu, eta antzezpen bat egiten dute haurren aurrean. Haurrek oso ondo betetzen dute jarraitzaile-rola.

Oinarrizko informazioa kanpamentuari buruz

  • Adina: 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat.
  • Taldeen banaketa: gehienez 10 haur talde eta irakasle bakoitzeko. 3-4, 5-6 eta 7-10 adin-tarteen arabera bereizita.
  • Egutegia: eskolako oporraldiak (Halloween, Gabonak, Winter, Aste Santua eta uda).
  • Jardueraren iraupena: oro har, 09:00etatik 13:00etara. Zentro bakoitzarekin kontsultatu behar da.

Horrelakoak dira Fun Weeks jardunaldiak!

Nueva llamada a la acción

Oporretako kanpamentu gehiago

English&Fun

Kirol-jardunaldiak ingelesez 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat.

Summer Fun

Udalekua ingelesez 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.

También te puede interesar...

Nuestros cursos

Una forma abierta e imaginativa de ver y entender el mundo

Saber más

Actividades Kids&Us

Un Universo de 360º de posibilidades en inglés

Nuestro método

El mejor método para que los niños aprendan inglés

Saber más